Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Astigarragako EAJ 2009ko Behobia-SS Laisterketan

Zorione-josemi behobian

Astigarragako EAJ/PNVko juntako bi kidek aurtengo 45. Behobia-SS laisterketan parte hartu dute, azkeneko 31 urtetako saioak kontuan hartuta ezagutu den eguraldi txarrenari aurre eginez. Gure alderdia sasoian dagoela erakutsi dute eta eguraldi okerrenari aurre egiteko gogo eta indarra sobera daukagula argi geratu da. Zorionak gure kirolariei. Gora EAJ/PNV! Gora Euskadi!

Zorione behobian

eaj-astigarraga2009-11-09 GTM 1 @ 12:15
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Alderdi Eguna 09. Urkullu: “EAJk ez du ahaztuko euskal gizartearekin duen konpromisoa”

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk atzo jendez gainezka zegoen Forondako zelaietan, 2009. urteko Alderdi egunean, adierazi zuenez, "duela urte erdi, alderdi honek bere konpromisoa berretsi zuen hauteskundeetan. Gure lehentasunik nagusiena krisialdik ateratzea eta lana defendatzea izango zela. Euskadiren normalizazio eta bizikidetzarekiko konpromisoa hartu genuen... eta konpromisoa hartu genuen euskal gizarteak bere baloreak mantentzearekin".

"Bai. Gure baloreak. Hitza betetzen dugun gizon eta emakumeak gara. Zintzoak gara. Herri hau maite dugu. Eta, langileak gara, oso langileak" gaineratu du./p>
Urkulluk azpimarratu zuenez, "EAJ-PNVk ez du ahaztuko euskal gizartearekin duen konpromisoa. Bere hitza mantendu eta beteko du. Gure zintzotasun politikoa mantenduko dugu eta lan egingo dugu.Lan eta lan Euskadiren alde. Beti egin dugu, eta orain, inoiz baino gehiago".

"30 urte. Arrazoia bada gazteriari dei berezia egiteko. Atea zabalik dugu. Oso zabalik. Gazteak geureganatu nahi ditugu. Beren herrietan Aberriarekiko konpromisoa duten gazteak. Euskadirekin konpromisoa duten gazteak. Berriz ere, hauxe da bakoitzak berea emateko ordua. Konpromisoa hartzeko unea.Inork ez digu ezer oparituko. Orain, bizi ditugun garai hauen estilora. Entzutea. Egitasmoak prestatzea. Proposamen berriak. Langileak gara, ekintzaileak. Euskadirekiko pasio eta konpromisoarekin. Gure konpromisoa. Herri hau egunetik egunera eraikitzea. Aberri hau egunetik egunera eraikitzea".

ikurriña

eaj-astigarraga2009-09-28 GTM 1 @ 13:48
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

EUSKADI, GURE ABERRI BAKARRA

2009-04-11
EUSKADI, GURE ABERRI BAKARRA

2009ko Aberri Egunaren ospakizuna dela eta, Euskadi nazio bat dela aldarrikatu nahi dugu. Nazio gisa zor zaizkion eskubideak dituen nazioa. Ondare historiko, sozial eta kulturala duen eta Europako Herrien baitan kokaturik dagoen berezko nortasuna duen Herria gara. Pirinioen alde bietan bi Estatuen artean zazpi lurraldeez osaturik dagoen Herria.

Gure helburu politikoa Euskal Herria, subjektu politiko gisa, eta marko politiko eta juridikoaren baitan, bere etorkizun politikoa erabaki ahal izateko eskubidea bermatzean datza: autodeterminazio eskubidearen onarpena eta euskal gizartearen erabakien errespetua bermatzen duten prozedurak.

Euskadi da EAJren bizi nahia eta mende bateko historian zehar gizarte eta nazio eraikuntza izan dira alderdi honen motor eta gidari.

Irakurri gehiago »

eaj-astigarraga2009-04-16 GTM 1 @ 17:20
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

EUSKO ALDERDI JELTZALEAK HAUTESKUNDEAK IRABAZI DITU. ESKERRIK ASKO!!

ibarretxe.bmp

Esker mila 369.557 euskaldunoi, esker mila 110.942 gipuzkoarroi eta esker mila 643 astigarragatarroi. Eusko Alderdi Jeltzaleak bere lidergoa berretsi du Gipuzkoan eta astigarragan.

Honek guztiak indarrak ematen digu aurrera jarraitzeko gure herriaren aldeko eguneroko lanean. Honez gain euskal gizartea zoriondu nahi dugu hauteskunde hauetan izan duen partaidetza demokratikoarengatik.

eaj-astigarraga2009-03-02 GTM 1 @ 13:29
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Asko dago jokoan

egibar21.JPG

eaj-astigarraga2009-02-24 GTM 1 @ 12:46
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ibarretxe, gure aukera. Zeurea? (II)

Irakurri gehiago »

eaj-astigarraga2009-02-23 GTM 1 @ 13:13
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ibarretxe, gure aukera. Zeurea?

">

eaj-astigarraga2009-02-22 GTM 1 @ 13:05
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ibarretxe: “EAJren egitasmoaren bihotza pertsonak zarete”

2009/02/17
Lehendakari izateko EAJren hautagai den Juan Jose Ibarretxek gaur Guggenheim museoaren lautadan adierazi duenez, “gorputza eta arima herri honetan daukat; enpresarioengan, kirolariengan, langileengan... Gaur krisiaz baino itxaropenaz hitz egin nahi dut, izan ere, itxaropenik gabe ez dago etorkizunik. Beraz, itxaropena denontzat. Nahiz eta arazoak izan itxaropena behar dugu”.

Ibarretxek azpimarratu duenez, “gutxi bada ere, Europako beste herrialdeek ez bezala hemen %0,4ko hazkundea izan dugu”. “Eta hori euskal enpresek ondo lan egin dutelako izan da. Inbertsio publikoa handitu egin dugulako eta pertsona prestatuak ditugulako. Herri txikia dugu baina gure ideiek mundua mugi dezakete” gaineratu du.

Lehendakariak azaldu du baita autogobernua behar dugula. “Zertarako eta hemen erabakitzeko. Madrilen erabaki beharrean hemen erabaki behar dugu. Zertarako eta autogobernu gehiago izateko. Eta zertarako autogobernu gehiago? Ongizate gehiago izateko”.

eaj-astigarraga2009-02-22 GTM 1 @ 11:10
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ibarretxe: “2008. urteko Europako hazkunderik altuena Euskadin eman da”

2009/02/18
Lehendakari izateko EAJren hautagai den Juan Jose Ibarretxek gaur Laudion burutu den ekitaldian adierazi duenez, "hauteskunde hauetan ekonomia jokoan dago. 2008. urtean gure hazkunde ekonomikoa %2koa izan da. Europako handiena. Eta hori zergatik? Enpresa lehiakorrak ditugulako, pertsona prestatuak ditugulako eta erakunde saneatuak ditugulako".

Ibarretxek azaldu duenez, "Espainiako zor publikoa %39,7koa da. Hemengoa, aldiz, %6koa da. Beraz, hemen jendearengan eta enpresengan inbertitzeko askoz ere hobeto gaude".

"Langabezi tasarekin berdina gertatzen da. Espainian %14koa da eta hemen, aldiz, %8koa da". "Hauek guztiak guk kudeatu ditugu eta horrek balio behar digu gogor lan egiteko oraindik aurrera ere, ilusioa eta itxaropena izateko. Pertsonak prestatzeko, enpresak prestatzeko. Prest egoteko, azken finean" gaineratu du.

eaj-astigarraga2009-02-21 GTM 1 @ 13:09
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Astigarraga presenta cuatro proyectos al Fondo Estatal de Inversión Local

El gobierno central invertirá cerca de 780.000 euros
Se destinarán a urbanizar la plaza de los Fueros y Errekatxo, así como al frontón y el campo de fútbol

Zona del barrio Errekatxo, en Astigarraga.Foto: Arkaitz Illarramendi
Arkaitz Illarramendi

Astigarraga. El Ayuntamiento de Astigarraga acordó presentar al Fondo Estatal de Inversión Local promovido por el gobierno central los proyectos referidos a la urbanización de Errekatxo, la urbanización de la plaza de los Fueros, la adecuación de los bajos del frontón y la iluminación del campo de fútbol. El Ayuntamiento sufragará una cantidad complementaria, ya que los cuatro proyectos superan la partida estatal correspondiente a Astigarraga, que asciende a un total de 776.271 euros.

Irakurri gehiago »

eaj-astigarraga2009-01-22 GTM 1 @ 14:28
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

ban_815_e.gif

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Estekak

Sindikatu